may 252014
 

ADITZAREN MODUA Aditzaren moduak euskaraz hauek dira: indikatiboa, ahalera, baldintza, agintera eta subjuntiboa. AHALERA Ahalera gaitasuna eta baimena adierazteko erabiltzen da. Ahalera egiteko, bi forma desberdinak daude: ahal partikula erabiliz eta ahalerako formak bereziak (ahalera II).   AHAL PARTIKULA: Baiezkoa: aditz nagusia eta aditz laguntzailearen artean ipintzen da. Adibidez: Gu azkar ibili ahal gara. Zuek irakurri ahal duzue. Haiek bizikletak erosi ahal dituzte. Ezezkoa: ezin partikula jartzen da. Adibidez: Gu ezin gara azkar ibili. Zuek ezin duzue irakurri. Haiek ezin [...]

abr 022014
 

ADITZAREN ASPEKTUA ETA ALDIA –       Aditzaren aspektuak ekintzaren egoeraren berri ematen du. v  Aditz perifrastikoetan  aspektua aditz nagusian agertzen da eta hiru motatakoak izan daiteke: BURUTUA: ekintza amaituta dago. Adibidez: Etorri da Joan naiz Erosi dut   BURUTAGABEA: ekintza ez dago amaituta. Adibidez:  Etortzen da Joaten naiz Erosten dut.   GEROA: ekintza gertatuko da. Adibidez: Etorriko da Joango naiz Erosiko dut   v  Aditz trinkoek puntukaritasuna edo betikotasuna adierazten dute. PUNTUKARITASUNA: ekintza momentu batean gertatzen da. Aditza trinkoa ez bada, [...]