Oct 032008
 

Ohar labur bat azken orduko berri bat zabaltzeko:
Gaurtik hasita igandera arte Bilboko Alde Zaharrean Erdi Aroko azoka ospatuko da, Arriaga antzokiaren aurrean, Areatzako pasealekuan, Plaza Barrian eta Santiago Plazan hainbat eta hainbat genero erakusgai jarriko dituztela. Horrela, Balmasedakoan eta Atziniegakoan bezala, zenbait artisauren produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango da Bilboko Erdi Aroko Azokaren lehen edizio honetan eta artisauak euren lanean jarduten ikusteko abagunea ere ez da faltako, ziur! Asteburu honetako uneren batean, beraz, animatu eta hurbil zaitezte Bilbora, zerikusi asko eskainiko digu eta.
G.U.

 Leave a Reply

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

(requerido)

(requerido)