Eskolako Agenda 21eko proiektuari jarraipena emanez eta urteko zenbait helburu betetzeko asmoz, aste honetan zehar (9tik – 13ra) eta hurrengo astelehenean zenbait ekintza burutuko dira San Vicente de Paúl ikastetxean.
Ortzadar izeneko enpresako monitoreak hurbilduko dira ikastetxera ikasleekin aktibitate desberdinak lantzeko.
Aktibitateek iraupen desberdina izango dute mailaren arabera, esate baterako, Haur Hezkuntzakoek ordu bateko tailerra izango dute, Lehen Hezkuntzakoek ordu eta erdikoa, eta Bigarren Hezkuntzakoek, ordea, bi ordukoa. Tailerrak egokituta egongo dira..
Zoritxarrez, ez dira maila guztietan egingo, zenbait ikaslek beste era bateko ekintzak dituztelako, besteak beste, Ezagutu Barakaldo, Lorategi botanikoa…
Ikasleek urarekin lotutako gai desberdinak lantzea eta aldi berean gozatzea espero dugu.
Benetan interesgarria izango litzateke gurasoek seme-alabekin elkarrizketa izatea, burututako tailerrez mintzatuz, entzundakoari, landutakoari, ikasitakoari etxean bertan ekiteko.