Nov 242010
 

Familia agurgarria:

Hezkuntzako Lege Organikoak (LOE) eta Euskal Autonomia Erkidegorako Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma finkatzen duen Dekretuak zehazten dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak funts publikoekin mantendutako ikastetxeetan eskolatutako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek garatutako konpetentzien inguruko ebaluazio diagnostikoa urtero egin behar dutela.

Ebaluazio hori 2008-09 urtean hasi eta aurreko ikasturtean, 2009-10ekoan, zuen seme-alabak parte hartu duen bigarren aplikazioa egin da. Banakako txosten honetan, hain zuzen, aplikazio horretako emaitzak aurkezten dizkizuegu.

Ebaluazio honetan, oinarrizko konpetentziak neurtu dira; hau da, ezagutzak modu eragingarrian aukeratzeko eta erabiltzeko ikasleek dituzten gaitasunak beren esperientzia pertsonaletik eta hezkuntza arlokotik gertu dauden egoeretan arazoak ebatzi ahal izateko.

Ebaluazio honek ikastetxeko irakasleek egindako ebaluazioa inola ere ez duela ordezkatzen gogorarazi behar dizuegu. Gainera, familientzako informazioa emateko izaera baino ez du.

2010ean ebaluatutako oinarrizko konpetentziak honako hauek izan ziren:

ï‚· Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia euskaraz.

ï‚· Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia gaztelaniaz.

ï‚· Matematikarako konpetentzia.

ï‚· Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

Konpetentzia horietako bakoitzean, era berean, hiru garapen maila zehaztu dira: hasierakoa, erdi-mailakoa eta aurreratua. Txosten honetan eskuragarri duzuen grafikoan ikusi ahal izango duzue zuen seme-alaba zer mailatan dagoen konpetentzia horietako bakoitzean. Horrez gain, txosten honetako hurrengo orrialdeetan, maila bakoitzaren esanahiaren inguruko deskribapen laburra topatuko duzue.

Zuen seme-alabaren prozesu akademikoaren inguruan eraginik ez duen arren, informazio hau interesgarria irudituko zaizuen uste osoa dut; izan ere, ikasle guztientzat komuna den kanpoko ebaluazioa da eta kontrol guztiak beteta egin dugu kalitatea bermatu ahal izateko.

Hezkuntza guztion kontua da eta, zalantzarik gabe, familiek funtsezko rola betetzen dute prozesu horretan; hori dela eta, emaitza hauek eta ikastetxeak eman diezazuekeen informazioa kontuan hartuta, eskolako emaitzak etengabe hobetu ahal izateko seme-alabari laguntza ematera eta horretara animatzera bultzatu nahi zaituztegu. Ziur dakit zuen laguntzarekin eta ikastetxeak eskain dezakeen elkarlanarekin, guztion artean, Euskadiko hezkuntza hobetzea lortuko dugula.

Isabel Celaá Diéguez

 Leave a Reply

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

(requerido)

(requerido)