Sep 292011
 

Ikasturte hasierako ekitaldi nagusia

Kristau Eskolak hezkuntza Itun berriaren alde egiten du

Diru publikoaren erabilera zuzen eta arduratsua eskatzen du

Kristau Eskolako Zuzendari Nagusi den Aitor Bilbaok «oinarrizko finantzaketa bermatzen duen akordio edo paktu zabal baten garrantzia» azpimarratu zuen atzo ikasturte hasierako ekitaldian, besteak beste, «erakundearen hezkuntza eta giza arloetako helburuak lortzeko», «aukera berdintasuna eta giza kohesioa» aipatu zituelarik helburu gisa.

Erakundearen Zuzendari Nagusiaren esanetan «Kristau Eskolak bikaintasunera jotzen duen Hezkuntza Sistemaren alde egiten du, Administrazioa eta hezkuntza eragileen arteko elkarlanetik abiatuta. Horregatik Hezkuntza itun berriaren aldeko apustua egiten du, beharrezko finantzaketa eta baliabideak, justizia, eraginkortasuna eta gardentasuna abianputu izanez».

Ikasleen behar berdinek baliabide berdinak izan beharko luketela azpimarratu zuen finantzaketa esparrua jorratzerakoan. Onartu zuen krisi testuingurua zein den eta erakundea «mahai baten inguruan datuak eman eta zailtasunak aztertzeko prest» dagoela esan zuen «beti ere erantzukizunetik irtenbide adostuak bilatzeko. Horretarako gastu publikoaren kudeaketa eraginkor baten alde apustu egin zuen.

Ekitaldian Kristau Eskolako Lehendakaria den Joseba Kamiruaga jaunak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua den Isabel Celaá andereak ere hitza hartu zuten. Zuzendari Nagusiak 2011-2012ko kudeaketa planak dituen bost euskarri nagusiak azaldu zituen: ebanjelizazioan sakontzea, Euskal Curriculumaren garapena, bizikidetzaren proiektua, proiektu linguistikoaren zabalkundea eta hezkuntza sistema naiz gelaren birtualizazioa.

Finantzaketa eta baliabideen arloa hezkuntza egitasmoaren erdigunea babestu behar duten esparruen artean aipatu zuen, kalitatezko kudeaketarekin batera (36 ikastetxek Zilarrezko Qa dute eta beste 8 zentrok urrezkoa) eta 2012-2016 planifikazioarekin lotuta.

 Leave a Reply

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

(requerido)

(requerido)