Oct 262011
 

Bizkaiko Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak Bizkaiko ikastetxeetan banatuko ditu, Bizkaiko Diputazioaren, BBKren eta Max Center-en elkarlan eta laguntzari esker

2011-10-26, Barakaldon. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak BizkaiaBasket Fundazioarekin batera, 2011-2012 Eskola Baloia aurkeztu du gaur eguerdian Max Center merkataritza gunean. Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Max Centeren elkarlan eta laguntzari esker 3.000 baloi inguru banatuko dira guztiz dohainik denboraldi honetarako izena eman duten 450 taldeen artean.

Ekitaldian hainbat arlotako ordezkariak izan dira; Bizkaiko Federazioko eta BizkaiaBasket-eko lehendakaria den Germán Monge, , Max Center-eko zuzendaria den Enrique Echeverría, Bakaldoko alkatea, Tontxu Rodríguez eta saskibaloi munduko beste hainbat ordezkari. Bizkaiko emakumezkoen hiru talde onenetatik egon dira ordezkariak. Gernikak, Irlandesasak eta Ibaizabalak klub garrantzitsuak dira eta eskola-talde asko daukate.

Saskibaloian jokatu nahi duten bizkaitar gazte guztiek beharrezko «lan-erreminta» izan dezaten da helburu. «Badira bost urte Bizkaiko Saskibaloi Federazioak ekimena martxan ipini zuela eta denboraldiz denboraldi berritzen doa, urtero diseinu berria duen baloi bat aurkeztuz» azaldu zuen Mongek.

DFB-ko Kirol Zuzendaritzak antolatu dituen ekintzetan parte hartuko duen talde bakoitzak lau baloi jasoko ditu denboraldian zehar gaztetxoek erabili ditzaten. Urtez urte hazten doan proiektua da hau, aurtengo edizioan Bizkaian eratutako eskola taldeak 450 izango direlarik. Horietatik 233 emakumezkoen taldeak izango dira, 106 gizonezkoenak eta 111 mistoak, partaidetza marka berria beraz, pasadan denboraldiarekin alderatzen badugu. Gero eta gehiago dira saskibaloia kirol gisa aukeratzen duten gaztetxoak eta horrek hazkunde nabaria dakar hainbat lehiaketetan. Gauzak horrela, oingo urtean 5.000 neska mutil baino gehiagok eman dute izena parte hartu ahal izateko. Bai Federazioko lehendakariak zein BBK eta Max Center-eko ordezkariak oso pozik azaldu dira proiektuaren norabidearekin.

Max Center babesletariko bat izanik, merkataritza guneko erdigunean ospatu da ekitaldia aurten. Bertan, hurrengo egunetan eta lehiaketak hasi aurretik, ikastetxe guztietan banatuko diren baloien lehenengo saskiratzeak burutu dira.

Tomado de CanalBarakaldo

 Leave a Reply

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

(requerido)

(requerido)