Dic 202011
 

Egun osoan euria izan genuen arren, Larunbat arratsaldean, aurreko urteetan baino jende gutxiago izan genuen arren, Euririk gabeko egun batean salduko genituzkeen jostailu guztiak saldu genituen arren,
Hotza eta hezetasuna izan genuen arren, Hala eta guztiz ere…
Aurtengo Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioak helburua bete du.
Plazan, zuzenean saldu ditugun jostailuen truke 15.181,56 € lortu ditugu; alegia, iaz, errekor guztiak gainditu zituen egun zoragarrian lortutakoa baino 353 € gutxiago.

Ez bakarrik izan dugu jostailu salmenta ikaragarria; edizio honetan, beste errekor bat ere hautsi dugu: iaz 481 ume boluntariok hartu zuen parte, eta aurten, ordea, 634k.

 

Horregatik guztiarengatik, zorionak eman nahi dizkiegu denei:

  • · Barakaldoko ikastegi guztiei, hasiera-hasieratik egitasmo honetan buru-belarri aritu direlako, lehen mailako hezkuntza erreferente bihurtzeraino.
  • · Hezkuntza zentroetara eta Leroy Merlina jostailuak eraman zituztenei: ume, guraso, ezezagun eta Leroyko langileei.
  • · Ikastetxeetan jostailuak jaso, sailkatu, berrikusi, tasatu eta Herriko Plazako standetara ekarri zituztenei.

    · Zapatuan, amore eman gabe jostailuak saltzen jardun zutenei, eta bereziki, euriari jaramon

egin gabe, ilusioa bazter guztietara banatuz, jostailuak saldu zituzten 634 umeei.

  • · Ikastegi bakoitzeko guraso elkarteei, eguraldi txarra izango zela jakin arren, aldarterik onenaz inguratu zirelako eta jarrera ezin hobea izan zutelako.
  • · Mugarik gabeko Ingeniaritza GKEko boluntarioei, standean teknologia nola izan daitekeen solidario jendeari erakusten jardun zutelako.
  • · Herriko Plazara etorri zen jende guztiari, jostailu asko erosi zituztelako eta horri esker aurtengo diru bilketa ustekabe zoragarria izan delako.
  • · Hezurretaraino blai egon arren, egitasmoa aurrera ateratzeko prest egon ziren antolatzaileei.

    · Leroy Merlineko langileei, merkatu txikian lehenengo aldiz parte hartzera etorri eta euri jasa izugarria izan zen arren, beste guztiak bezala, jostailuak saltzen primeran aritu zirelako.

    Zuoi guztioi, nire eskerrik beroenak, aurten, egindako ahalegin guztiak eguraldiaren gogorrak hutsal zitzakeela uste genuen arren, egitasmoak indar betean jarraitzen duela, ilusioa pizten duela eta jendea biltzeko sasoian dela ikusi baitugu.

Eskerrik asko eta zorionak!

 Leave a Reply

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

(requerido)

(requerido)