May 072012
Bihar asteartean, maiatzak 8, arratsaldeko 5:00etan ikastetxeko bideo-gelan Haur eta Lehen Hezkuntzaren guraso eta irakasleok elkartuko gara SIEP-FEAC proiektuaren laugarren bileran.
Jorratuko dugun gaia hauxe da: “Arazoak eskolan… Zer egin? Zer ez egin?». Ikastetxean “liskarrak sortu ohi dira haurren artean egunero: zirikatzea, jotzea, bultzatzea, jolasten ez uztea, gezurrak esatea… Ikastetxean bakarrik gertatzen al dira? Gauza larriak al dira? Zer egin behar dugu helduok?