Lehen hezkuntzako 3º mailako ikasleok  Martxoaren 29 eta 30ean Lekeition egon gara. Bertan, hainbat jarduera egiteko denbora eman digu.

Asteazken goizean, portura joan ginen eta han, arrantzaleen kofradian arraina nola saltzen den ikusi genuen . Jan ondoren, Lumentza mendira igo ginen, eta handik, ibilaldi luze eta polit bat euki genuen hondartzara heldu arte. Hondartzan, oso ondo pasatu genuen arearekin jolasten. Eskertzen zen martxoan egin zuen eguraldiarekin hondartzan egotea! Dutxa hartu eta afaldu ostean, diskoteka festa izan genuen gure lagunekin dantzatzeko eta primeran pasatzeko. Gaua heldu zen eta oso nekatuta geundelako  ia denok berehala lo geratu ginen.

Ostegunean, gosaldu eta gero, portura bueltatu ginen arraun egiteko asmoz. Han, Izuntza taldeak, trainerak erakutsi eta arraun egiten irakatsi ziguten. Esperientzia ezinhobea izan zen arraun egitea Lekeitioko paisaia geure aurrean izanez! Jan ondoren, jolasordu pixka bat eta berriro etxera. Honelako esperientziak errepikatzeko gogoekin gaude!

3º mailako ikasleok.

Hemen uzten dizkizuegu ateratako hainbat argazki.