Azken hilabetean udazkena benetan heldu dela esan dezakegu. Patioa eta kaleak eroritako hostoz beteta egon dira eta guk hori aprobetxatu genuen lan polit bat egiteko: ekarritako hostoekin txoritxoak irudikatu genituen gure gela apaintzeko.

Horrez gain, kurtsoko lehenengo eskulana egin dugu: Hontza. Lan handia izan da: paper zatitxoak marraztu, moztu eta pegatu, hontzaren begiak eta mokoa margotu…

Begira zein politak geratu zaizkigun!